Proyectos Nirea Nekazaritzako Elikagaien Enkarterri Open Lab

Nirea

Nekazaritzako Elikagaien Enkarterri Open Lab nekazaritzako elikagaien berrikuntzarako estrategia bat da, Enkarterrialde Landa Garapeneko Elkarteak (Bizkaia) eta Balmasedako Udalak bultzatuta. 2019ko irailean jarri zen martxan, eta helburu nagusia da nekazaritzako elikagaien balio kate osoaren berrikuntza (ekoizpena, transformazioa, banaketa, merkaturatzea, kontsumoa…) Enkarterri Lurralde Osasuntsuaren jokalekuan.

Beste helburuetako batzuk hauek dira:

  • Enkarterriko nekazaritzako elikagaien katearen eragileen arteko konexioa erraztea, aliantza estrategikoak eta erakunde babesleak baliatuta nekazaritzako elikagaien sektoreari lotutako zerbitzu eta produktu berriak sortzeko.
  • Enpresa proiektu berritzaileak eta kooperatiboak gauzatzen laguntzea eta horiek bultzatzea. Enkarterri eremu osasuntsu bihurtzea, eta erreferentzia izatea nekazaritzako elikagaien eta gastronomiaren arloko berrikuntza eta iraunkortasun esperientzietan.
  • Joerak (Garapen Iraunkorrerako Helburuak, Ekonomia Zirkularra, Berrikuntza Soziala) eta erosketa eta kontsumoaren testuingurua hobeto ulertzea eta ezagutzea, batez ere belaunaldi berriei dagokienez, esaterako, “millennial” eta Z belaunaldiei dagokienez.
  • Enkarterriko kalitatezko produktuen bidez elikadura osasuntsua sustatzea.

Informazio gehiago:
http://openlab.enkarterrialde.eus/

Enkarterri Open Lab Agroalimentario: graphic recording de la presentación en el Encuentro Nirea 2020

Kategoriak:

Nirea