Proyectos Nirea Ortutik ahora Elikadura agroekologikoa

Nirea

Ortutik ahora irabazi asmorik gabeko elkartea da. Elikadurarekin zerikusia duen edozein esparru lantzen ditu ikuspuntu agroekologiko batetik.

Elikadura burujabetzaren alde lan egiten du, elikadura, osasuna eta kontsumoaren inguruan kontzientzia berria sortuz eta kultura agroekologiko baten beharra bultzatuz. Horretarako, elikadura arduratsu, kontziente, osasuntsu, iraunkor, bidezko eta sortzaile baten alde apustu egiten du.

Ortutik ahoraren lana hiru zutabetan bermatzen da:

  • Ekoizpena
  • Produktuen transformazioa
  • Eraldaketa soziala/ formakuntza

Bere Gastroeskolan gizarte-eraldaketarako formakuntza eta sentsibilizazioa lantzen da. Merkaturatze bidea katering eta antolatzen dituzten tailerren bidez egiten dute. Erabiltzen duen produktu guztia ekologikoa da, bai berea edo eskualdekoa izanik. Kanpokoa izatekotan, bidezko merkataritzako baldintzetan ekoiztutakoa da.

 

ortutik ahora: nirea topeketako graphic recording

Kategoriak:

Nirea