Online Dendak

Nirea

Modu askotara bete dezakezu zure mahaia tokiko elikagaiekin. Erakusleiho honetan gure sail eta itsasoen zatitxo bat etxeraino hurbilduko dizuten online denden bilduma bat aurkituko duzu.

¡Gozatu ezazuz!

Amurrioko azoka

Amurrioko ostiraletako merkatuko 7 baserritar ekoizle ere hasi dira euren produktuak etxez etxe banatzen. Barazki freskoak, kontserbak eta zukua, euskal pastela, ardi gazta, etxeko ogia eta txerri-hestebeteak bezalako produktuak aurkituko dituzu.

Dendara joan

Arabako Txakolina | Txakoli de Álava

Arabako Txakolina Jatorrizko Deituraren barruan dauden upeltegietara jo dezakezu haren webgunearen bidez.

Dendara joan

Artzai Gazta

Artzai Gaztako artzainak ere antolatu dira haien Idiazabal Izendapen Ofizialeko gaztak zure etxera eramateko.

Araba: facebook.com/ArtzaiGazta/photos/3059652150749051
Gipuzkoa: facebook.com/ArtzaiGazta/photos/3059652574082342

Dendara joan

Asociación de Sidra Natural de Gipuzkoa

La Asociación de Sidra Natural de Gipuzkoa, creada en 1977, agrupa en la actualidad a 42 bodegas, todas ellas productoras de sidra natural. Sus funciones básicas van desde la defensa de los intereses de los asociados hasta la promoción del producto. La Asociación ofrece servicio a los asociados e impulsa y desarrolla proyectos de interés para el sector, tanto dirigidos al producto de innovación.

Dendara joan

Barrenetxe

Barrenetxe-k, nekazari profesionalen kooperatibak, online denda jarri du martxan, zure etxera haien produktuak hurbiltzeko. Bertan, Bizkaian ekoitzitako sasoiko barazki freskoen aukera zabala aurkituko duzu, eta produktuka erosi edo asteko saski-proposamenarekin bat egin ahal izango duzu.

Dendara joan

Baserria km0

Euskal Herri osoko 300 abeltzainek baino gehiagok osatzen dute Baserria Km0 kooperatiba, eta online denda bat sortu dute gure baserrietako elikagaiak errazago eskuratzeko. Bertan, arkumea, hanburgesak, txuletak eta plater prestatu edo aurreerreak aurkituko dituzu. Zuk aukeratu eta Baserria Km0 arduratzen da etxera helarazteaz.

Dendara joan

Baserriko Plaza

Ehkolektiboa, beste hainbat eragilerekin batera, web plataforma bat sortzen ari da COVID 19ko krisiari aurre egiteko eta Euskal Herriko nekazari eta baserritarren produktuak herritarren eskura errazago jartzeko.

Dendara joan

Baserritik Gernikara

baserritikgernikara.eus, baserrietako produktuak etxeetara eramateko on-line ataria da. Gernika inguruko baserritar, kontsumitzaile eta gizarte eragileen elkarlanari esker, Gernikako inguruko ekoizleen produktuak zuzenean erosi eta etxean jasotzeko aukera daukazu. Orain plaza zure etxera doa. Oraingoz Gernika-Lumon bakarrik egingo dira banaketak.

Dendara joan

BBK Azoka

BBK Azoka BBK-k sustatutako ekimena da. Horren bidez, kontsumitzaileei salmenta online egiteko kanala eskaintzen die Bizkaiko nekazari eta abeltzainei zuzenean nekazaritza-produktuak erosteko, bitartekari barik. Gainera, bilatzen du Bizkaiko nekazaritza-produkziorako eredua ezagutzera ematea.

Dendara joan

Bizkaiko Txakolina

La web de la Denominación de Origen Bizkaiko Txakolina te da acceso a todas las bodegas pertenecientes a la misma. Muchas de ellas venden txakoli a través de sus propias webs.

Dendara joan

Debabarrena baserritik etxera

Debabarrenako 7 baserrirarrek etxez etxeko zerbitzua jarri dute martxan, elikagaiak etxeetaraino eramango dituzte. Eskariak,telefonoz, WhatsAppez edo emailez jasoko dituzte. Harremanetan jartzeko modua eta informazio guztia BASERRIKOA DEBABARRENAren Facebooken aurkituko duzu.

Dendara joan

Ekonomatua (Aiaraldea)

EKONOMATUA, Aiaraldea Ekintzen Faktoriaren proiektu berria da, bizitzeko, elikatzeko, tokiko ekonomia sustatzeko, ekologikoak eta tokikoak diren elikagaiak eta produktuak erosteko eta kontsumitzeko eraldaketa gune berri bat.

Dendara joan

24 emaitza

Nirea