U-15: Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna

Nirea
Urr 11 2017

Urriaren 15ean Landa eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzen da, lehenengo aldiz 2008an ospatu zena. Egun hau ezarri zuen ebazpenak “landa eremuko emakumeek, emakume indigena barne, landa eta nekazaritzaren garapenaren promozioan, elikadura-segurtasunaren hobekuntzan eta landa-pobreziaren erauztean duen funtzio eta ekarpen erabakigarriak” aitortzen du.

Euskal Herrian ondo ezagutzen dugu emakumeek landa eremuan duten garrantzia, eta landa-jarduerak eta baserria ezagutzen dugun moduan euren presentziarik gabe ulertezina dela ondo dakigu. Gaur egun oraindik ere, funtsezko zeregina betetzen du bai baserririk tradizionaletan, bai egunero sortzen ari diren landa-eremu bizi baten alde apostu egiten duten esku gazteen proiektu berrietan (lur hauetan esku berriak falta badira ere).

Horregatik, NIREAn egun hau landa eremuko emakumeek urte osoan zehar burutzen duten lana txalotzeko aprobetxatu nahi dugu. Merezi duzue!

Kategoria gabe

Nirea