Zabalketa GKE-k Nireara atxikitu da

Nirea
Api 12 2021

Martxoaren 29an Zabalketa GKE-k Nireara atxikitu zen. Peli Manterola Haziko Zuzendari Nagusiak, eta Jaime Bernar Zabalketako Proiektu-zuzendariak sinatu zuten atxikmendua.

ZABALKETA kontziente da Euskadiko gazteen ekintzek zer-nolako garrantzia izan dezaketen eta erakundeak zer-nolako lana egin dezakeen Gizarte Eraldaketarako Hezkuntzaren bitartez. Hori dela eta, “Zabaldu Landa Mundura” proiektuaren bitartez Nireako filosofiaren bat datozen hainbat konpromiso bere gain hartu ditu.

ZABALKETA 1990ean sortutako Gobernuz Kanpoko erakundea da. Hemen, gizartea eraldatzeko sentsibilizazio eta hezkuntza lanetan aritzen da. Nazioartean, ordea, garapenerako lankidetza proiektuetan garatzen du bere jarduera, munduan justizia soziala eraikitzearen alde.

Herritarrak giza eskubideen defentsa aktiboan eta garapen inklusibo eta iraunkorrean inplikatu daitezen sustatzen du, bai tokian bertan eta bai maila globalean. Horretarako, Hegoaldeko herrialdeetan ez ezik, Euskadin ere lan egiten du gizartea eraldatzen, hezkuntza proiektuen bitartez, tokiko kontzientzia aktibatu eta, horrela, inpaktu globala lortzeko.

Peli Manterola Haziko Zuzendari Nagusia, eta Jaime Bernar Zabalketako Proiektu-zuzendariak atxikimendua sinatzen

Nirea Albisteak, Nirea sarea

Nirea