Helbidea
Calle Larrauri 1 B 6ª planta
Urduliz - 48160 - Bizkaia
Telefonoa: +34 944066990
Webgunea: http://www.usse.es
E-mail: usse@usse.es
USSE Europako Hegoaldeko Basozainen Batasuna Galizia, Euskadi eta Akitaniako baso-jabe pribatuen elkarteen ekimenez sortu zen, eta gaur egun Portugal, Grezia, Asturias, Nafarroa, Katalunia, Poitou-Charentes eta Italiako basozainak biltzen ditu, besteak beste.
Elkartea sortzeko helburu nagusiak hauek dira:
20 milioiko mendi hektareak batzea.
Europa mailan orekatua eta zabala izateagatik nabarmentzen den baso-ondarea zaintzea.
Basoa lantzea bere iraunkortasuna bermatzeko.
Landa-arloko enpleguaren garapen orekatua bermatzea.
Europako zur ekoizpena sustatzea.
Basoko ekonomia garatzea.
Zuraren erabilera garatzea material ekologiko eta berriztagarri gisa.